XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Zigor-legelari guztiak edo geienak jarduten dute politikazko delituaz, naiz eta definizio eta balioztapen oso bestelangoakin.
Ez dago danak ontzat emandako konzepturik.
Orregatik arlo ontan illuntasun eta naste aundiak arkitzen ditugu.
Kondairaren aro batzuetan arrunta baño astunagotzat jotzen dute, beste aro batzutan berriz ariñagotzat.
Zail egiten da bere zigor-saria delitu arrunten zigor saria baño
Politikazko gaizkillea zigortu bear da, bañan ez gaizkille arrunta bezela.
Orain-oraingo Latindar-Ameriketako Zigor-Legedi ereduen egilleak
Politikazko krimena oso zuzenetik baldintzatua dago agintea daukatenen joera ireki edo itxiagatik.
Gobernuari edo Konstituzioari buruz iritzia ematea delituetan sartzen dutenak Zigor-Legediaren izena ere lotsagarri biurtzen dute (zuzentasunaren arma delako), eta politikazko arma bat geiago bezela erabiltzen (abusatzen) dute.
Zoritxarrez, diktadurazko Estaduak politikazko aurka jartzea politikazko gaiztakeritzat artzen dute, ori ongarria eta bearrezko dela aaztuaz.
Jakiñekoa dan bezela, gizarteak ezarritako gobernua sustraitik aldatu nai badu, legezko bideak bearrezkoak ditu.
Beste era batean esan da, aurka daudenen elkartea gobernua baño onartuagoa izatea lortzen badu, atea irekia euki bear du bere ordez jartzeko, eta konstituzioaren legeak aldatzeko.
-
Politikazko delitu
Gobernuak, Antolamenak, Estaduaren Konstituzioak legezkoak ez diran erasoak jasan litzazke, terrorismoa iritxi gabe, besteen onagatik aurka daudenen aldetik.
Politikazko krimenen eta terrorismoaren arteko artu-emana galderakizunez betea dago.
Zailla bada politikazko delitua mugatu eta balioztatzea, ez da errexagoa (agian zaillagoa) terrorismoa mugatu eta balioztatzea.